Jadanik gaua zen. Hiru orduko loaldia egin ondoren Iratxek begiak zabaldu zituen astiro-astiro eta gomazkoa balitz moduan nagiak kendu zituen aharrausi eginez. Buruko mina zuen. Kotxeko leihatila zabaldu eta sakon arnastu zuen. Gaueko haize freskoak bere azal fina laztantzean hotzikara bat sumatu zuen, baina Iratxek bazekien hotzikara hori ez zela hotzagatik izan. Begirada jaitsi eta bere altzoan zegoen orri berdexka begiratu zuen. Ezin zuen sinetsi, ez zen posible. Leihotik begiratzen geratu zen, pentsatzen; baina kanpoko paisaia nahasiak zorabiatu egiten zuen. Ilargiak sortutako itzalek irudi beldurgarriak eratzen zituzten eta gaueko iluntasunak bere besoekin inguratu zuen besarkada hotz batean.
Nola demontre agertu zen eskutitz hori bere etxean? Bere izena zeraman baina...zergatik bera? Eta zer suposatzen zen egin behar zuela?
Ez zekien zergatik baina arazoetarako iman bat zen, txikitatik. Etxean zerbait gertatzen zenean beti zen bere errua eta ikastolan ere zerbait desagertzen bazen beti agertzen zen bere amantaleko poltsikoan misteriotsuki. Bi posibilitate zeuden: edo zorte txarra zuen, edo oso inuzentea zen, eta bigarrenak puntu gehiago zituen...
Eskutitza bere eskuetan hartu zuen. Papera oso delikatua zen, baina gozoa aldi berean eta usain freskoa askatzen zuen. Zabaldu, eta egun horretan hamargarren aldiz irakurtzen hasi zen. Honela zioen:
“Iratxe maitea:
Bai, badakit oraindik txikia zarela eta, badakit hamalau urterekin ezin dela asko egin. Baina nik ezagutzen ez dudan arrazoi batengatik hautatua izan zara, patuak horrela idatzi du gertatuko zela. Ez zaitez izutu mesedez, nire asmoa ez da hori, baina zure laguntza behar dut, inoiz baino gehiago.
Lehenik eta behin esan nahiko nizuke hau ez dela zuk egin beharreko zerbait. Bizitza honetan beti dago ha
utatzeko aukera zuk ondo jakingo duzun moduan, eta badakit zuk ondo egingo duzula.
Urte asko eman ditut ezkutuan, ezer egin barik. Zuek egin didazuen mina jasaten, egunero gau eta egun sufriarazi egiten didazue eta txarrena da gehienoi berdin zaizuela. Ni zuen modukoa naiz. Ezetz uste duzuen arren nik sentitu egiten dut; nola azaltzen duzue bestela euria egitea? Egun horiek dira niretzat tristeenak, egun horietan eztanda egiten dut eta nire barruan eragotzitako amorru, haserre eta min guztia askatzen dut. Denetarik egin didazue, gauzarik krudelenak baina esan beharra dut guzti horren gainetik nik maite zaituztedala. Baina ez zarete konturatzen egunero, orduro, nirekin akabatzen ari zaretela; pixkanaka-pixkanaka azkenean ezer geratu arte.
Nik behar zenuten guztia eman dizuet eta zuek ordea horrela eskertzen didazue. Zerbait txarto egin dut hau egiteko? Benetan uste duzue merezi dudala? Zuek ez duzue egiten ari zareten kalte ikusten baina nire basoak erre dituzue, nire itsasoak zikindu, animaliak hil eta dena behar zenutena baino gehiago lortzeko. Ikaragarria benetan....”
Ikaragarria zen benetan niri gertatzen ari zitzaidana! Zer egin nezakeen nik? Hamalau urte nituen eta iniziatibarik ez! Hau ere niri gertatu behar...zergatik izan nintzen ni hautatua? Hor goiko norbaitek benetan gorroto ninduen...
Ni beti izan naiz oso ekologista eta ez neukan arazorik gauza txikietan laguntzeko baina nor demontre ikusi ninduen ni kapaz horrelako mailako lana egiteko? Eskolan ere arazoak nituen lagunak egiteko eta! Ur handiegiak ziren nik igeri egiteko.
-Zenbat falta da heltzeko ama?-galdetu zuen Iratxek.
-Erdia eta horrenbeste Iratxe!Behin eta berriro galdetzeari utziko diozu, mesedez?
Horrek asko falta zela adierazten zuen; beraz, pentsatzeko denbora zuen oraindik...
“...Horregatik Iratxe, mesedez eskatzen dizut zerbait egitea ni laguntzeko. Ez ezazu aurpegi hori jarri! Badakit ez duzula zure burua gai ikusten horrelako zerbait egiteko baina zuk ez baduzu arin jokatzen ez dut asko iraungo eta txarrena ez da ni akabatuko nauzuela, ez. Txarrena zuen biziarekin bukatuko duzuela izango da. Jakin edo ez, behar nauzue ni zuek behar zaituzte
dan moduan.
Gure etorkizunak lotuta daude eta gutxi geratzen zaigu, horregatik nik zugan jartzen dut nire konfiantza eta zure esku uzten dut nire geroa. Badakit ondo egingo duzula, eta zuk ere badakizu. Ez ezazu utzi batzuen erruagatik guztiok ordaintzea. Amata ezazu erretzen nauen sua, baretu nire mina eta munduak eskertuko dizu.
Nik esan beharrekoa esan dut eta orain zure eskuetan usten dut erabakia, egokiena egingo duzulakoan nago. Ez zaitez beldurtu Iratxe, gauza handiak egiteko jaio zinen eta. Kontuz ibili eta gogoratu, ni beti egongo naizela zu zaintzen.
Beti zurea,
Ama Lurra
Eskutitza kontu handiz tolestu eta gutun-azalean sartu zuen Iratxek. Begiak malkoz beterik zituen, irakurri zuen bakoitzean moduan. Hunkigarria zen berarentzat eskutitz horretan agertzen zena. Nola izan zitekeen gizartea hain krudela? Pertsona bakoitzak zeukan gauzarik politena suntsitzen ari ziren, haien etxea, haien ama. Baina Iratxek ez zuen hori onartuko. Beldurra zuen bai, txikia zen bai, baina berdin zitzaion. Bazekien dena bere esku zegoela eta berak bakarrik ez baina lagunduta lortuko zuen, lortu behar zuen.
-Beno Iratxe, heldu gara. Pozik egongo zara ezta?-esan zion amak.
Iratxe kotxetik jaitsi zen, eta momentu horretatik aurrera bazekien bere bizitza ez zela berriro berdina izango, momentu justu horretan munduak aurrera pauso bat emango zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario